Txanpinoiak txakolin erara

NOLA EGIN:
Garbitu eta moztu txanpinoiak bi edo lau zatitan, beraien tamaina kontuan hartuta.
Zartagin batean 2 edo 3 goilarakada oliba olio bota,bertara baratxuri zatiak eta gindila kaiena bota.
Baratxuriak gorrituta daudenean txanpinoi zatiak gehitu, gatza bota eta su altuan erregosi azkar bat eman.
Ondoren goilarakada bat hirin nahastu eta edalontzi erdi bat txakolin bota. Dena su baxuan utzi poliki poliki alkohola lurruntzen.
Saltsa lodia geratuz gero, salda edo ur pixka bat nahastu.
Bukatzeko perrexila eta tipuleta xehetua nahasi.
Dena platerean jarri eta bukatutzat emango genuke.
OSAGAIAK:
- 200gr txanpinoi
- 2 edo 3 baratxuri ale
- Tipuleta eta perrexila
- Gindila kaiena bat
- Txakolina
- Oliba olioa
- Hirin goilarakada bat
- Salda edo ura